
LEHENENGO JARDUNALDIA: HERRI TXIKIENA, ZALE HANDIENAK!
Kontxako Banderaren lehenengo jardunaldiak hainbat sorpresa ekarri ditu gaur. Pasai Donibaneko Marea Arroxaren zaleek goizean goiz zuten hitzordua Meipin, herriko arraunlariei babesa ematera joateko. Emakumeen txanda hamaikak aldera hasten zen, eta gizonena hamabiak aldera, baina aldez aurretik jendea prest zegoen.
Sanjuandarrak, kolore arrosako jantziak jarrita, prest ziren Donostiako kirol portuko arrapalan, urtero bezala arraunlariengan animoak pizteko. Kamiseta arrosen talde handia oso nabarmena zen alde zaharrean eta portuaren inguruan. Horietako askok, kamiseta arrosa eramateaz aparte, arraun taldearen banderatxoak eramaten zituzten. Beste batzuk, banderola erraldoiak eramatea erabaki dute.

Neskak izan dira uretan sartu diren lehenak. Azken bi urteetan San Juango neskak izan dira Kontxako Banderaren irabazleak. Aurten, jarraian lortzen duten hirugarren bandera lortu nahi dute neskek. Txalo zaparrada artean jaitsi dute portuko arrapala.
Estropada bikaina eskeini dute Pasaiako neskek. Bigarren tandan tokatu zaie arraun egitea, eta oso marka ona ezarrita zuen Hibaikak, hobetzea nahiko zaila zena. Baina ez dago ezer San Juanek ezin duena lortu. Ziabogara heldu baino lehen Hibaikak alde nabarmena ateratzen zion San Juango ontziari. Sorpresa badiara bueltan etortzen zirenean eman da, non San Juango neskek olatuen indarra gogor aprobetxatu dute helmugara heltzeko Hibaikari bi segundoko aldea ateraz.
Arrapalaren jaitsiera zaratatsua eta ilusioz beteta izan bada, are handiagoa izan da zaleek egin dieten harrera. Egia da 2 segundoen diferentzia ez dela oso handia, baina esan daiteke Kontxako Bandera etxetik apur bat gertuago dutela neskek. Sanjuandar zaleek aldez aurretik prest zituzten hainbat kanta abesten hasi dira.

Banderolak Kontxan. Argazkia: Erik Salazar.
Koxtapeko arraulariak Kontxan.. Argazkia: Erik Salazar.
Momentu horretarako gizonak uretan prest ziren gizonezkoen txandari hasiera emateko. Lehenengo tandan arraun egiteko aukera izan dute mutilek. Espektakulu bikaina gizonek eskeini dutena. Hasieran antza ematen zuen ohorezko tandatik at gelditu behar zirela mutilak, baina azken momentuan, neskek egin duten bezala, indarra hartu dute eta hurrengo asteburuan ohorezko tandan lehiatuko dute.
Gizonei egindako harrera harrigarria izan da. Gizonek zaila dute Kontxako bandera irabaztea, baina ezin zaie esan ez dutela indarra eta kemena jarri. Orain, hurrengo asteburura arte itxarotea tokatzen zaie estropadetako zaleei.

Batelerak Kontxan.. Argazkia: Erik Salazar.
Marea Roxa Kontxan.. Bideoa: Erik Salazar.