top of page

"Urte osoan egon gara Hibaikarekin lehian eta gaur guk irabazi dugu haiek irabazi zezaketen bezala. Azken momentura arte lehia handia egon da". 

"Zapore gazi-gozoa izan dugu, tandan hirugarrenak izan garelako baina orokorrean bosgarrenak. Pozik hala ere, ohorezko tandan sartu ginelako aurreko astean".

"Sufritu dugu Kontxan, bi taldeen arteko ezberdintasuna oso txikia zelako, baina azkenean lortu dugu garrantzitsuena eta bilatzen genuena, bandera etxera ekartzea".

"Oso ondo egin dute, gainera herrian oso giro ona sortzen dute. Hori da benetan inportanteena, bai neskek zein mutilek oso giro ona sortzen dutela herrian".

HARRERA PASAI DONIBANEN

Batelerek Kontxako Bandera lortu dute. Hirugarren urtez jarraian sanjuandarrak prest daude Batelerei harrera ofiziala egiteko. Pasaiako udaletxe zaharrean beharrezkoak diren azken antolakuntza lanak egiten daude herritarrak. 

Txarangaren musika entzuten da Pasai Donibaneko plaza zaharretik. Antza denez, arraunlariak Donibanera heldu dira, eta Arraun Elkartearen egoitzan daude. Bertatik aterako da ibilbidea, arraunlariek lortutako bandera gogor helduta dutelarik, barrutiko kaleak zeharkatuko duena.

Arraunlariak berehala abiatu ziren Arraun Elkartetik Donibaneko alde zaharrera. Herritar asko izan ziren ibilbidea hasieratik egin nahi izan zutenak, eta arraunlarien atzetik marea roxa bat sortu zuten. 

Barrutiko kale nagusia zeharkatu ondoren, Bonantza elizan sartu ziren arraunlariak, non apaizak lortutako bandera bedeinkatu zuen. Orduan, plazara bueltatu ziren eta udaletxe zaharreko balkoietara igo ziren, bandera gogor astintzeko ehundaka sanjuandarren aurrean. Jaia eta ospakizuna hastear zegoen eta gauera arte luzatu zen. 

ADIERAZPENAK

          Apaiza
Batelerak
            Mutilak
Txaranga
bottom of page