
ARRAUN TALDEA
Pasai Donibaneko Koxtape Arraun Elkartea 1965 urtean jaio zen. Pasaiako Donibane barrutia ordezkatzen du eta bere kolore ofiziala arrosa da. Elkartean gizonek eta emakumeek egiten dute arraun. Talde arrakastatsua da eta bandera asko irabazi ditu bere ibilbide osoan zehar, barrutiko Bonantza Elizan gordeta daudenak.
Zaletasun handia dago herrian arraunaren inguruan eta esan daiteke jarraitzaile onak dituztela. Urtero Marea Arroxak Donostiako portua arrosa kolorez betetzen du. Aurten ez da ezberdina izan, eta esan daiteke babesa hori baliagarria izan zitzaiela emakume arraunlariei Kontxako hirugarren bandera jarraian etxera eramateko.
Sar zaitez gure erreportajeak eskeintzen dizkizun ataletan eta bizi ezazu ia lehenengo pertsonan aurtengo Kontxako Banderaren bi jardunaldiak Donostiako portuan izango bazina bezala, eta ondoren Pasai Donibanen egin zitzaien harrera Batelera bat izango bazina bezala ere.
ESKERRIK ASKO BATELERAK!
Bideoa: Koxtaperen 50. urteurrena. Iturria: Koxtape Arraun Elkartea
Klik egin botoietan Koxtape Arraun Taldearen sare sozialetako profileetara heltzeko